2015(e)ko urtarrila 4, igandea

Jolasak emozioak lantzeko?

Zergatik esaten da jolasak emozioak lantzeko aproposak direla? Jolasak ondorengo izaera daukate Piaget-entzako:

1. Jolasa norbere burura orientatzen den ekintza bezala kontsideratzen du, portaera autototelika bezala.
2. Berezkotasuna da Piaget-entzako jolasaren bigarren ezaugarria. Kontrolatugabeko berezkotasuna, askatasuna suposatzen du.
3.   Plazerra, portaera serioaren kontra-posizio bezala.
4. Jolasak ez dute izaten estruktura edo egitura antolatu bat, pentsamenduaren ordena logikoari kontrajarriz.
5.  Konflikto pertsonalei irtenbideak bilatzeko balio du. 



5-6 urteren bitarteko umeen kasuan, materialen eta ingurunearen domeinuaren progresioak jarraitu egiten du, sei urterekin benetan harrigarria den ekoizpena lortu arte. Norbere helburura lortzeko ez dago zailtasunik edozein material erabiltzerakoan. Aldaketarik handienak edo espektakularrenak, jolasaren gizarte alderdiak dira.


Kideen ezaugarriei buruz, neskato eta mutikoek, euren sexuko kideak nahiago izaten dituzte, nahiz eta amankomunean egiten diren ekintzak egon. Batez ere, rol batzuk betetzeko behar izaten dira (sendiak aitarena egiteko mutil bat behar du). Ume txikiagoekin elkarrekin jolastu daiteke.

2014(e)ko abendua 22, astelehena

Hezkuntza emozionala gauzatzeko aholkuak

Hurrengo artxibategian, gizakiaren hazkunderako laguntza eskaintzen duen testu bat txertatu dut, askorentzat baliagarria izan ahal delako



2014(e)ko abendua 4, osteguna

Esaldi esanguratsuak

O. Wilson (1998 en Mora, 2000, p. 19): «Sin el estímulo y guía de la emoción, el pensamiento racional se enlentece y desintegra. La mente racional no flota por encima de lo irracional; no puede liberarse y ocuparse sólo de la razón pura». Natalio Extremera y Pablo Fernández-Berrocal (2002:374): «El profesor ideal para este nuevo siglo tendrá que ser capaz de enseñar la aritmética del corazón y la gramática de las relaciones sociales. Si la escuela y la administración asumen este reto, la convivencia en este milenio puede ser más fácil para todos y nuestro corazón no sufrirá más de lo necesario». Wayne W. Dyer, 1976: «Hemos llegado a creer que una persona “es inteligente” si tiene títulos académicos o una gran capacidad en alguna disciplina escolástica (matemáticas, ciencias, vocabulario). Pero los hospitales psiquiátricos están atiborrados de pacientes con esas credenciales. El verdadero barómetro de la inteligencia es una vida feliz y efectiva, vivida cada día, y cada momento de cada día». 
 John Mayer: «Las emociones pueden ser inteligentes».

2014(e)ko azaroa 30, igandea

Hezkuntza emozionala hausnarketa

Gaur egunera arte adimen-kozientea asko balioztatu da baita kontzeptuak ikasteko trebetasunak ere. Mundua aldatzen ari da eta gaur egun dauden umeak hirugarren milurtekoak dira, beraz, hezkuntza aldatu behar da horren barne heziketa emozionala integratuzeko. Burua eta gorputza lotuta daude, horregatik ez da “pienso, luego existo” baizik eta “siento, luego existo”; ongizatea ematen digulako eta ingurugiroan dauden pertsonekin ondo egoteaz gain, umeak zoriontsuak eta pertsona onak izatea nahi dugu. Egun ezagutzen dugun mundua goitik behera aldatu behar da irakasleak hezkuntza emozionalean hezituz.
Luz Guerrero dioenez, lan egiten duen eskolan hiru emozio lantzen dituzte. Adibidez, lista pasatzeaz arduratzen den umea, ea bestelako klasekideak nola dauden eta sentitzen diren galdetzen du, horrela askatasun osoz bakoitza erabakitzen du zoriontsu, triste edo haserre dagoen azaltzea ala ez. Azkenik, hirugarren galdera bat egiten dute: “Lagundu ahal zaitugu?”. Hori da hezkuntza emozionala, dugun emozioari izena jartzea eta laguntzen gaituen konponbide baten bila egotea, horrela joango da umea ahalmenak garatzen. 


Bulkadak saihesteko metodologia bat lantzen dute, dortoka baten antza duen peluxe batez baliatuz, lagun batekin izan dezakegun egoera txar baten aurrean pentsatzeko garrantzia azpimarratzen du, hau da, haserre egoterakoan pentsatzen dugun guztia bapatean esan beharrean ondo pentsatu behar dugula. Peluxearekin jolasten du, dortoka oskolean sartzen denean pentsatzeko da. Bai andereñoak bai dortokak oso pozik geratzen dira, izan ere, bera zoriontsu sentitzen da; honela lagunekin erlazionatzen eta beraiekin jolasten hasten da. Azken finean dortokak ikasten du amorratua dagoenean ezin duela bere burutik pasatzen ari dena egin, haserre eta amorratu dagoenean pasatzen den guztia ez delako ona ez berarentzat ez bere klasekideentzat. Era honetan azaltzen du irakasle honek auto-regulazioa. Oso garrantzitsua da umeak nola sentitzen diren jakitea, izan ere, ikasle bat triste badago, egun horretan izan ditzekeen klaseetatik ez du ezer ikasiko, clase horiek ez dute ezertarako balio izango

Laburbilduz, hezkuntza emozionala ongizate pertsonal eta sozial hobe bat izateko tresna, baliabide edo trebetasuna da.



2014(e)ko azaroa 26, asteazkena

Zer da hezkuntza emozionala?

Hezkuntza emozionala, garapen emozionala, garapen kognitiboaren beharrezko osagarri gisa sustatzeko helburua duen prozesu hezitzailea, jarraia eta etengabea da. Biak dira nortasun integrala beharrezko osagaiak (Bisquerra, 2000). Hezkuntza emozionala hezkuntzaren berrikuntza bat da zeinek irakasgai akademiko arruntek aintzat hartzen ez duten behar sozialei erantzuten duen. 

Oinarrizko prebentzio mota bat izanik, haurrek beren bizitzan agertzen diren esperientzia eta erronkei aurre egiteko bidean garatu edo ikasi dituzten baliabide eta estrategia ezberdinak behar dituzte. Horregatik, oso garrantzitsua da hezkuntza emozional hori eskolan nahiz esparru familiarrean jasotzea.


Hezkuntza emozionala derrigorrezko eskolaldian izan dezakeen aplikazioa ezagutzeko, bideo hau oso baliagarria iruditzen zait:



2014(e)ko azaroa 18, asteartea

Zertarako balio dute emozioek?

Emozioek susma ezineko kontrol eta oreka eremua irekitzen digute egoera berrien aurrean etengabe moldatu beharrean aurkitzen garenean. Hor sortzen dira aurre egin eta konpondu behar ditugun gatazka egoerak: arriskua, konpon ezineko galerak, lorpenak eta helburuak lortzeko motibazioa mantentzea eta fustrazioak kontrolatzea, besteak beste.

 Emozio bakoitzak ekintzen aurrean modu desberdinez prestatzen gaitu, helburu zehatzak lortzeko pautak eta helburuak zehazten dizkigu.


Gutako bakoitzak aldez aurretiko joera biologiko bat dauka nerbio sistemak erregulatzen duen ekintzaren aurrean. Gero gure esperientziek eta ingurune kulturalaren eraginak moldatzen dute. Burmuin emozionala eta burmuin arrazionala lotuta daude eta hainbat ezagutza forma elkarlotzen dituzte munduan gida gaitzaten.

Bien artean koordinazio handia dago sentimenduak ezinbestekoak direlako pentsamenduarentzat eta alderantziz. Haatik, pasioen edo beste egoeren agerpenak oreka hauts dezake, eta burmuin emozionalak burmuin arrazionala gaindu eta bahitzen du. Ondorioz, geure ekintzak irtenbiderik gabe edo akastun irtenbiderik gabe uzten du.



2014(e)ko azaroa 12, asteazkena

Emozioak

Emozioak norbanakoen barneko zein kanpoko eraginen aurrean sumatzen dituzten fenomeno psikofisiologikoak dira. Emozioa gure bizitzan daude jaiotzen garenetik eta paper garrantzitsua betetzen dute gure nortasuna eraikitzerakoan eta elkarrekintza sozialetan.


Egunero hartzen ditugun erabakien iturri nagusia izateaz gain, emozioek eboluzio- prozesu guztietan esku hartzen dute: komunikazioaren garapenean, ezagutza sozialean, informazioa prozesatzerakoan, atxikimenduan, garapen moralean, etab. (Aritzeta, Pizarri eta Soroa, 2008:26).

Oinarrizko emozio eta emozio konplexuak bereiz ditzakegu; halaber atseginak (positiboak) eta desatseginak (negatiboak).

  • Oinarrizko emozioak (baita lehen mailakoak edo funtsezkoak) berezko aurpegi adierazpena eta aurre egiteko ohiko gogoa sortzen dutenak dira.
  • Emozio konplexuak (baita bigarren mailakoak edo eratorriak) oinarrizko emozioen arteko konbinazioetatik eratortzen dira, baina ez dituzte hazpegi unibertsala sortzen, nahiz eta ekintzarako joera partikularrak (testuinguru desberdinetakoak) bai sortu.
  • Emozio positiboak (edo atseginak) helburu bat lortzen denean edo lor daitekeenean sentitzen denari egiten diote erreferentzia. Aukera horiei aurre egiten norberaren ekintzak ematen duenaz gozatzean eta eragiten duen ongizatean datza.
  • Emozio negatiboak (edo desatseginak) helburu bat blokeatzen denean sentitzen dira; mehatxu edo galera baten aurrean gertatzen dira eta egoerari presaz aurre egiteko energia eta mobilizazioa eskatzen dute.

Emozioen sailkapen- mota asko dago, eta horien artean zenbait berdintasun eta desberdintasun aurki ditzakegu, baina, hemen, kasu honetarako egokiena dena aukeratu dut: 


Iturria: Aritzeta, Pizarro eta Soroa (2008:26), Campos, Barret, Lamb, Goldsmith eta Stenbergen lanetik moldatua (1983)



OINARRIZKO EMOZIOAK
EMOZIO KONPLEXUAK
Negatiboak
Sumina, beldurra, tristura
Lotsa, gorrotoa, atsekabea, aspertzea, mesfidantza, etsipena, jelosia, inbidia
Positiboak
Poza, interesa, harridura
Plazerra, jakin- mina, gurtza, harrotasuna, etsasia