Gaur egunera arte adimen-kozientea
asko balioztatu da baita kontzeptuak ikasteko trebetasunak ere. Mundua aldatzen
ari da eta gaur egun dauden umeak hirugarren milurtekoak dira, beraz, hezkuntza
aldatu behar da horren barne heziketa emozionala integratuzeko. Burua eta gorputza
lotuta daude, horregatik ez da “pienso, luego existo” baizik eta “siento, luego
existo”; ongizatea ematen digulako eta ingurugiroan dauden pertsonekin ondo
egoteaz gain, umeak zoriontsuak eta pertsona onak izatea nahi dugu. Egun
ezagutzen dugun mundua goitik behera aldatu behar da irakasleak hezkuntza
emozionalean hezituz.
Luz Guerrero
dioenez, lan egiten duen eskolan hiru emozio lantzen dituzte. Adibidez, lista
pasatzeaz arduratzen den umea, ea bestelako klasekideak nola dauden eta
sentitzen diren galdetzen du, horrela askatasun osoz bakoitza erabakitzen du
zoriontsu, triste edo haserre dagoen azaltzea ala ez. Azkenik, hirugarren
galdera bat egiten dute: “Lagundu ahal zaitugu?”. Hori da hezkuntza emozionala,
dugun emozioari izena jartzea eta laguntzen gaituen konponbide baten bila
egotea, horrela joango da umea ahalmenak garatzen.
Bulkadak saihesteko metodologia
bat lantzen dute, dortoka baten antza duen peluxe batez baliatuz, lagun batekin
izan dezakegun egoera txar baten aurrean pentsatzeko garrantzia azpimarratzen
du, hau da, haserre egoterakoan pentsatzen dugun guztia bapatean esan beharrean
ondo pentsatu behar dugula. Peluxearekin jolasten du, dortoka oskolean sartzen
denean pentsatzeko da. Bai andereñoak bai dortokak oso pozik geratzen dira,
izan ere, bera zoriontsu sentitzen da; honela lagunekin erlazionatzen eta
beraiekin jolasten hasten da. Azken finean dortokak ikasten du amorratua
dagoenean ezin duela bere burutik pasatzen ari dena egin, haserre eta amorratu
dagoenean pasatzen den guztia ez delako ona ez berarentzat ez bere
klasekideentzat. Era honetan azaltzen du irakasle honek auto-regulazioa. Oso
garrantzitsua da umeak nola sentitzen diren jakitea, izan ere, ikasle bat
triste badago, egun horretan izan ditzekeen klaseetatik ez du ezer ikasiko,
clase horiek ez dute ezertarako balio izango
Laburbilduz,
hezkuntza emozionala ongizate pertsonal eta sozial hobe bat izateko tresna,
baliabide edo trebetasuna da.