Emozioak norbanakoen barneko zein
kanpoko eraginen aurrean sumatzen dituzten fenomeno psikofisiologikoak dira.
Emozioa gure bizitzan daude jaiotzen garenetik eta paper garrantzitsua betetzen
dute gure nortasuna eraikitzerakoan eta elkarrekintza sozialetan.
Egunero hartzen ditugun erabakien
iturri nagusia izateaz gain, emozioek eboluzio- prozesu guztietan esku hartzen
dute: komunikazioaren garapenean, ezagutza sozialean, informazioa
prozesatzerakoan, atxikimenduan, garapen moralean, etab. (Aritzeta, Pizarri eta
Soroa, 2008:26).
Oinarrizko emozio eta emozio
konplexuak bereiz ditzakegu; halaber atseginak (positiboak) eta desatseginak
(negatiboak).
- Oinarrizko emozioak (baita lehen mailakoak edo funtsezkoak) berezko aurpegi adierazpena eta aurre egiteko ohiko gogoa sortzen dutenak dira.
- Emozio konplexuak (baita bigarren mailakoak edo eratorriak) oinarrizko emozioen arteko konbinazioetatik eratortzen dira, baina ez dituzte hazpegi unibertsala sortzen, nahiz eta ekintzarako joera partikularrak (testuinguru desberdinetakoak) bai sortu.
- Emozio positiboak (edo atseginak) helburu bat lortzen denean edo lor daitekeenean sentitzen denari egiten diote erreferentzia. Aukera horiei aurre egiten norberaren ekintzak ematen duenaz gozatzean eta eragiten duen ongizatean datza.
- Emozio negatiboak (edo desatseginak) helburu bat blokeatzen denean sentitzen dira; mehatxu edo galera baten aurrean gertatzen dira eta egoerari presaz aurre egiteko energia eta mobilizazioa eskatzen dute.
Emozioen sailkapen- mota asko
dago, eta horien artean zenbait berdintasun eta desberdintasun aurki ditzakegu,
baina, hemen, kasu honetarako egokiena dena aukeratu dut:
Iturria:
Aritzeta, Pizarro eta Soroa (2008:26), Campos, Barret, Lamb, Goldsmith eta
Stenbergen lanetik moldatua (1983)
OINARRIZKO
EMOZIOAK
|
EMOZIO
KONPLEXUAK
| |
Negatiboak
|
Sumina,
beldurra, tristura
|
Lotsa,
gorrotoa, atsekabea, aspertzea, mesfidantza, etsipena, jelosia, inbidia
|
Positiboak
|
Poza,
interesa, harridura
|
Plazerra,
jakin- mina, gurtza, harrotasuna, etsasia
|
0 comentarios:
Argitaratu iruzkina