Zergatik
esaten da jolasak emozioak lantzeko aproposak direla? Jolasak ondorengo izaera
daukate Piaget-entzako:
1. Jolasa
norbere burura orientatzen den ekintza bezala kontsideratzen du, portaera
autototelika bezala.
2.
Berezkotasuna da Piaget-entzako jolasaren bigarren ezaugarria. Kontrolatugabeko
berezkotasuna, askatasuna suposatzen du.
3. Plazerra,
portaera serioaren kontra-posizio bezala.
4. Jolasak ez
dute izaten estruktura edo egitura antolatu bat, pentsamenduaren ordena
logikoari kontrajarriz.
5. Konflikto
pertsonalei irtenbideak bilatzeko balio du.
5-6 urteren bitarteko umeen kasuan, materialen eta
ingurunearen domeinuaren progresioak jarraitu egiten du, sei urterekin benetan
harrigarria den ekoizpena lortu arte. Norbere helburura lortzeko ez dago
zailtasunik edozein material erabiltzerakoan. Aldaketarik handienak edo
espektakularrenak, jolasaren gizarte alderdiak dira.
Kideen ezaugarriei buruz, neskato eta mutikoek, euren
sexuko kideak nahiago izaten dituzte, nahiz eta amankomunean egiten diren
ekintzak egon. Batez ere, rol batzuk betetzeko behar izaten dira (sendiak
aitarena egiteko mutil bat behar du). Ume txikiagoekin elkarrekin jolastu
daiteke.